IRRATIA

Bueltan da 'Xatoken Moura'

Berrikuntzekin dator zuen saiorik kuttunena, aldaketa nagusia, hilabetean behin izango dugula hitzordua, hilabeteko azken igandetan. Hori bai, beti bezala, hitzordu epikoa izango da! Galduezina! Denboraldiko lehen atala dagoeneko zuen belarriak goxatzeko prest da, baita zuen egunak alaitzeko ere.

Xatoken Moura (NAIZ irratia)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Lehentxeago aipatu moduan, aldaketatxo batzuk ditugu aurtengo edizioan. Egiturari errepaso bat emanda, saioa hasteko sketxa bere horretan mantenduko da, beraz lasai. Lehen saio honetan, aitona Ximon eta bere biloba Pelloren abenturak.

Ondoren, betiko legez, gure gonbidatu xelebrea! Bigarren denboraldia estreinatzeko Oiartzundik dator gure lehen artista. Eta aurten, bati ez, bi testi egin beharko diete aurre gure gonbidatuek. Batetik, dagoeneko ezaguna dugun "inolakozentzurikezduen testa", hori bai, komodin bakarra izango dute edizioa honetan gure gonbidatuek. Eta ondoren "test superhipermegazkarra"-ri egin beharko diote aurre. Berria dugu hau! Minutu bat 10 galdera erantzuteko. Denboraldi amaieran sailkapena izango dugu ikusgai, gure gonbidatuek lortu dituzten puxtarriak kontuan hartuta.

Eta bi test hauen artean, beste sekzio berri bat: "Euskal mezu sekretuak". Ikaragarri gustatuko zaizuelakoan gaude. Euskara ez den beste hizkuntzetan abestutako abestietan euskal mezu sekretuak topatu ditugu, eta horiek ekarriko ditugu gurera. Lehen atal honetan, Japoniatik eta Nigeriatik iritsi zaizkigu aurkikuntzak.

Honen ostean, Xaxamixa saioaren txanda! Ezin falta noski gure fikziozko elkarrizketak. Denboraldi berriko lehen saio honetan, Euskal Herrian aski ezaguna den amona bat izango dugu protagonista. Bertsokizunak ere mantentzen ditugu, bertsoekin egindako asmakizunak, alegia. Eta bukatzeko gure gonbidatu xelebreak ekarritako "Eguneko temazua"!