Zuzenean

NAIZ irratia

Getaitik Mordorrera, Xatoken topera!


Xatoken Mourako bigarren denboraldiko bigarren saioa hemen, Getaiko mutilik zintzoena izan dugu gurean, baita Mordortik bisitan etorri zaigun aspaldiko lagun bat ere, askok ezaguna izango duzuena.

Audio_placeholder

Getaitik Mordorrera, Xatoken topera!

Loading player...
Xatoken Moura -Jhon&Josh
Xatoken Moura -Jhon&Josh (NAIZ irratia)

Betiko legez, esketxarekin hasten dugu saioa, eta gaurkoak Irrintzisen abenturak dakartza. Nor den Irrintzis? Nik ez nuke galduko bera ezagutzeko aukera. Hitz totel xamarra da, baina ligatzeko moldatzen da.

Gonbidatu xelebrea Getaitik etorri zaigu oraingoan, kostatik, baina ez kostata. Sekulako artista eta benetan zintzoa gizona, ez omen du sekula ezer lapurtu... edo hori dio kondairak. Gure gonbidatu danekin egin moduan, berarekin ere izan gara jolasean, tartean gure “euskal mezu sekretuak” sekzio berri eta kuttuna. Georgiatik eta Ukrainatik datoz gaurko euskal mezu sekretuak, mezu benetan harrigarriak.

Bigarren gonbidatu bat ere izaten dugu gure Xaxamixa saioan. Kasu honetan askok ezaguna izango duzuen pertsonaia. Mordor ingurutik etorri zaigu NAIZ irratiko estudiora eta benetan solasaldi interesgarria izan dugu berarekin. Edo hobe esanda, beraiekin.

Ah! Eta lehenengoz Xatokenen historian, ezer mozteko beharrik gabe ordubetean sartu dugun saioa! Zorionak guri!

Jaurlaritza Logoa