IRRATIA

Oblivion-etik Skyrim-era: nolakoa da Bethesda-koen abentura handiena?

Aurreko saioan The Elder Scrollsekin bizitako abenturak berpizteari ekin genion ‘TES IV: Oblivion’ maisulaneko Cyrodill eskualdean barrena ibili ondoren. Aste honetan, bere oinordekora igarotzea erabaki dugu: Skyrim.  Zu ere Dovahkiin izan zinen?

Este navegador no soporta el elemento audio.


Orain hamaika urte ibili ginen lehen aldiz Iparraldeko lurretan barrena Skyrim bideo-jokoari esker. Nahiz eta ‘Bethesda’-ren tituluak era guztietako port-ak, birmasterizazioak zein aldaketa gutxi batzuk ekarri dituzten «bertsio berriak» jaso dituen, bideojokozaleen artean benetan maitatua den jokoa dugu Skyrim.

Dragoien mehatxuak Skyrimeko eskualdea honda dezake; hauek berpiztu egin dira, eta garaiezinak dirudite. Eskerrak, baina dragoiaren odolduna esnatu den hauei aurre egiteko. Horretarako, beren botereez baliatuko gara: zehazki, hauen hotsak erabiliko ditugu abilezia bereziak desblokeatzeko.

Berritasun esanguratsuenetakoa den arren, TES Vek eskaintzeko askoz gehiago dauka. Esploratzeko eskualdea erraldoia da, eta bertako hiriez zein herrixkez maiteminduta bukatuko dugu: nola ahaztuko gara Whiterun, Solitude edo Markarth bezalako guneez?

Pertsonaiek ere zeresana dute, noski: Inperialen eta Ekaitzaren Kapen arteko gerra izango da trama nagusietako bat, baina beste hainbat lagun nahiz etsai ezagutuko ditugu gure abenturan. Hauen arteko harremanak zaintzea, edo, apurtzea, gure esku egongo da, zelan ez: askatasuna eta erabakiak hartzea dira Skyrimen zutabeetako batzuk. Anaitasun Iluneko kidea zara, ala nahiago duzu Lapurren Gremioan parte hartu?


Bideojokozaleen artean horren maitatua den lana izanik, mod sortzaileentzako altxorra da bideojoko hau. Horri buruz ere hitz egin dugu gure saioan; izan ere, ehundaka mod edo eraldaketa existitzen dira Skyrimentzat. Horien artetik bideojoko osoak ere atera dira, gainera.