IRRATIA

Casanova (EH Bildu): «Gobernua ez da enpresa estrategikoetan esku hartzeko gai izan»

Gamesak Euskaltelen antzeko bidea daramala uste du EH Bilduk. Enpresa estrategikoetan zuzeneko esku hartze publikoa sustatzeko beharra azpimarratu du Iker Casanovak. 

Iker Casanova, EH Bilduko legebiltzarkidea, Gamesako egoeraz mintzo Naiz Irratian. (Jaizki Fontaneda | Foku)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Siemens Energyk Siemens-Gamesa enpresa adarra osorik bereganatzeko asmoa kezkaz hartu du EH Bilduk, Iker Casanova Gasteizko legebiltzarkideak astearte honetan NAIZ Irratian salatu duenez, «enpresa honek euskal enpresa independente bat izaten jarraituko balu lehentasuna arazoa konpontzea» izango litzateke, «orain aldiz tentaldia izan daiteke enpresaren adar batean arazoak badaude hori desegitea». 

Euskaltelen kasuarekin alderatu du legebiltzarkide independentistak Gamesaren auzia, «esanguratsua baita mundu mailan joera iraultza teknologikoa eta energia berriztagarrien iraultza direnean Euskal Herrian arlo horietan genituen bi enpresa nagusiak antzeko bidetik joatea».

Horregatik, koalizio subiranistaren ustez Lakuako Gobernuak «zuzenean» esku hartu beharko luke enpresa estrategikoetan: «Gobernua ez da gai izan estrategia bat artikulatzeko enpresa estrategikoetan esku hartzeko», kritikatu du Iker Casanovak.

«Inbertsio funtsu publiko indartsu bat behar da»

Nola egin daiteke hori?, galdetu diote Naiz Irratiaren mikrofonoetan: «Aspalditik ari gara esaten, inbertsio funts publiko indartsu bat behar dugu, horren bidez enpresa estrategikoen kapitalean sartu ahal izateko».

Iker Casanovaren esanetan, «enpresa zehatz eta garrantzitsuetan herri honekiko lotura blindatu behar dugu».