14 MAY. 2022 - 08:15h Bad Bunny marka guztiak hausten beste behin, 'Un Verano Sin Ti' disko berriarekin Mundu zabaleko zenbait lurraldetako zerrendetan, lehen hamar postuen artean topa genitzake Bad Bunny rapeatzaile eta konpositorearen disko berriko lan ezberdinak. Horien artean da asteko 'Prest!' saioan entzun dugun, Bomba Estereorekin eginiko 'Ojitos Lindos' elkarlana. Bad Bunny (Prest!) Este navegador no soporta el elemento audio. Ioar Aizpurua Biharko egunean ospatuko da Eurovision jaialdiaren 2022ko edizioa Turinen (Italia), eta ziur gaude bertan entzuten ditugun lan ezberdinek, sona handia lortuko dutela datozen asteetan. 'Prest!' saioan, horiek eta gehiago entzungo ditugu. Bitxia bada ere, duela urte batzuk kaleraturiko lan ugarik, arrakasta galtzen ez dutela frogatu dugu oraingoan ere. Esaterako Harry Styles-ek 2017.urtean ezagutzera emandako Sign of the Times lana, bosgarren postura iritsita da Txekiar Errepublikan. Kungs eta Cookin' On 3 Burners-ek 2016ko udaberrian kaleraturiko This Girl kantua ere, goialdeko postu horietan dabil. Hauek dira saioan entzun ditugun kantuak: 1. Sound Of Legend - Maniac2. Banx & Ranx, Rêve - Headphones3. Bad Bunny, Bomba Estéreo - Ojitos Lindos4. Sophie and the Giants, Benny Benassi, Dardust, Astrality - Golden Nights5. Harry Styles - Sign of the Times6. Kungs, Cookin' On 3 Burners - This Girl (Kungs Vs. Cookin' On 3 Burners)7. ClockClock - Sorry8. Skakeitan - 1129. TOMORROW X TOGETHER - Good Boy Gone Bad10. Dermot Kennedy - Something to Someone11. Lady Gaga - Hold My Hand