Etxerako Kunda | Txori Urdinak, kartzelaren erretratu gordina
Kartzetza du ardatz 'Txori Urdinak' liburuak, eta hura esku artean solasean aritu gara Zigor Olaberria liburuaren egilearekin.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Aste honetako saioan Argiako kazetari Zigor Olaberriarekin izan gara, 'Txori Urdinak' liburuaz hizketan. Iazko urte amaieran argitaratua, bizitza erdia preso daraman Santi Cobos Fernandezen kartzelako esperientzia kontatzen du egieak berarekin izandako elkarrizketetatik abiatuta: erreformatorioa, Fies fitxategia, isolamendua, tratu txarrak, ihesaldi saiakerak, preso politikoekiko harremana eta laguntasuna… Espetxe sistemaren erretratu fidela bezain gordina egiten du liburuak.
Horrez gain, asteroko zorion eta agur mezuak izango ditugu, kartzeletako aktualitatearen berri emango dugu eta Oier Gonzalezek kartzeletako patioetan hain ohikoak diren liskarren inguruko olerkia partekatuko du guztiokin.