IRRATIA

Reggae Fever x 85

Jackie Mendez (Reggae Fever)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Beste ostegun batez, 'Reggae Fever' saioa entzuteko aukera izan dugu Naiz irratian, eta oraingo honetan, herrialde batetik bestera ibili nahi izan dugu saltoka, diskoetxe ezberdinak bisitatu ahal izateko. Bisita horietan, hauen ekoizpenetako batzuk entzuteko tartea hartu dugu, baina ez ditugu alde batera utzi astero burutu ohi ditugun atalak. Reggae doinuei beraz, ordubeteko tarte bikaina eskaini diegu beste behin ere. Reggae Sukarra ona da!