IRRATIA

Kartzelan 25 urte eman eta gero, nolakoa da kaleko egokitzapena?

Aste honetako saioa ia osorik Andoni Murgarekin egingo dugu, solasean. 1996ko abuztuaren 17an atxilotu zuen Goardia Zibilak Fernando Alonsorekin batera. Eta aurtengo abuztuaren 11n itzuli da etxera, 25 urteko kartzelaldia atzean lagata.

Andoni Murga eta Fernando Alonso. Elkarrekin atxilotu zituzten 1996an. (FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Nolakoa ote da kaleko egokitzapena horrelako kartzelaldi luze eta gogorraren ostean? Zer sentitzen da lehen egun eta asteetan? Gure gaurko gonbidatua prozesu hori bizitzen ari da eta galdezka joan gatzaizkio Andoni Murgari. Berriki atera da kartzelatik, mende laurden eta gero.

25 urte, erraz esaten da; batez ere Espainian, non oso errotua dagoen kartzela urteak karameluak bailiran oparitzearen kultura. Baina 25 urte izugarrikeria bat dira. 25 urte atzera egitea arkeologia ariketa da ia-ia.

Datu batzuk aipatzearren, esan urte hartako uztailean plazaratu zutela hotmail posta elektroniko zerbitzua (eta nor akordatzen da hotmailetaz?); Indurainek eta Abraham Olanok Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartu zutela; garaiko telefono mugikor modernoena Motorola StarTac zela, ia 1000 dolar balio zituena eta, berrikunza bezala, sms mezuak bidali zitzakeena. Joxe Ripiauk lehen diskoa aera zen, Negu Gorriak taldeak agur esan zigun, Trainspotting filma estreinatu zen, Josu Urrutikoetxeak Giltzapeko sukaldaritza liburua argitaratu zuen, Benito Lertxundik Hitaz Oroit diskoa… 25 urte, entzule.

Horrez gain, asteburuan Martutenen eta Zaballan eginiko mobilizazioetan izan gara eta bertaratutako zenbaiten agurrak jaso ditugu, eta Miren Uzkudunen olerkiari tartea egin diogu.