En directo
Egutegian badira data batzuk historiko bihurtzen direnak: dorre bikien aurkako erasoa, Zabaletak eta Pasang Tembat Everesteko tontorra zapaldu zuten eguna, Juan Carlos Borboikoak estropezu egin zuen eguna; Hemen, Euskal Herrian denak oroitzen dugu dela 10 urteko abenduak 20a. ETAk behin betiko su etena eman zuenekoa. Asko hitz egin da erabaki horren inguruan, gehiegi batzuen ustez. Baina, nola bizitu zen egun hori espetxean? Horixe bera galdetu diogu Fernando Alonso Abadi. «Garai artan A Lamako kartzelan nintzen, ia iai heldu berri» esan du solasaldia hasi berritan. 25 urte eman ditu preso Alonsok eta aurten berreskuratu du askatasuna.
Saioaren bigarren zatian, Josu Txapartegi 'Txapas' zarauztarra gonbidatu dugu. ’Kalera-Kalera’ ereserki bihurtutako kantua da, ibilian-ibilian, herriaren ondorare bihurtu dena. Milaka aldiz abestu dugu, eta zirrara berezia sortzen duen kantua da. Baina norena da kantua? Kantu herrikoia dela uste bada ere, kantuak baditu egileak: Josu Txapartegi eta Manolo Urbieta. 1976an sortu zuten kantua, diktadura bete-betean, «beldurrez jaio zen kantua» kontatu digu Txapartegik, eta gogoratu du «Manolo Urbietak esaten zuen zerbait egin behar zela presoen alde, kantu bat. Ohean etzan, eta aurreneko hitzak idatzi nituen 'kalera-kalera, borrokalari kalera». Txapasek egindako hitz horiei doinua jarri zien ondoren Manolo Urbietak. Gitarrarekin joan omen zen Urbieta Txapasen etxera, eta hasi orduko segituen ohartu zen Txapartegi «ondo tajututako kantua» zela.
Bukatzeko, Xabier Aranguren Muguruza 'Xomorroren' bertsoak ekarri ditugu. 1991-2016 urte bitartean egon zen preso eta hamaika bertso eta poema idatzi zituen ziegan. Herrera de la Mantxako espetxetik idatzitako 'ziegatik ilargiarekin solasean' bertsoak kantatu dizkigu.