Kera Deia | John Mayall x 1
Este navegador no soporta el elemento audio.
Etxahun Arregi
Musikari handi bat izan dugu abenduko eta urteko azken asteburuko protagonista, 'Kera Deia' saioan. John Mayall abeslari, instrumentista eta konpositorea izan dugu hizketagai hain zuzen ere Naiz irratiaren uhinetan. Behin musikari handi esan dugula, arrazoiak badituelako jarri diogu kategoriari hori, Britainia Handiko bluesaren inbasioaren aitzindari nagusienetakoa izan baita historian zehar. Diskografiari erreparatu nahi izan diogu nagusiki, aipatzeko asko uzten baitu bere lehen zuzeneko kontzertua 1965.urtean eskaini eta 1966an diskoa argitaratu ostean.