En directo

Etxahun Arregi

Kera Deia | Blondie x 2

Audio_placeholder

Kera Deia | Blondie x 2

Loading player...
Blondie
Blondie

Atzoko saioaren ondotik, igande honetakoa ez dugu gutxiago izan Naiz irratiaren uhinetan. 'Kera Deia' saioan Blondie musika talde handiari eskaini nahi izan baitiogu bigarren atal bat, eta beraien beste horrenbeste kantu entzuten jarraitu dugu atzokoaren ondotik. Diskografiari dagokionean, aipatzeko ugari utzi digute estudio albumei erreparatu diegunean. 1976an argitaratu baitzuten beraien lehena, taldearen izen berberarekin.

Hamar diskotik gora eman dizkigute ezagutzera ordutik gaur egun arte, oraingoz azkena 2017an eman baitzuten ezagutzera Pollinator izenarekin. Azken honek, izugarrizko arrakasta lortu izan du kritikoki, baina baita komertzialki ere. Aipatzeko datua da ere, mundu mailan 40 miloi diskotik gora saltzera iritsi den taldeetako bat dugula gaur gure saioko protagonista izan dugun hau.

Jaurlaritza Logoa