Dena Irailerako x 24 | Opor osteko sindromea
Abuztuko azken egun honetan barre eta barre aritu gara lehen ordu tartean Iker Plazaola eta Nerea Arriola kolaboratzaileekin batera. Koronabirusaren gaiari heldu diogunean ordea, seriotasunez jorratu dugu Koldo Garcia biologo konputazionalarekin.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Zehatz mehatz begiratzen jarrita, abuztuko azken eguna izanda ere, ez da uda oraindik amaituko. Asko oporretatik itzuliak izango dira jada, beste batzuk azken egunez aprobetxatzen jarraitzen duten bitartean. 'Dena Irailerako' saioa ostiralean amaituko dugu, baina ez, oporretara ez gara joango ondoren. Abuztuari alde positibotik begiratzen baldin badiogu aldiz, irratsaio bat egiteak ere bere oporraldia izan dezakeela konturatu gara, umorez, gogotsu eta pozik egiten baldin badugu betiere. Hilabetez ez dugu hori baino gutxiago egin, sumatu behintzat egingo zenuten irratiaren beste aldean egon zareten entzuleok.
Astearte honetan Donostiako atalaiara gerturatu zaigu Iker Plazaola kolaboratzailea, Tessaren urtebetetzea aitzakia modura hartuta. Barre ugari eragin digu beste behin ere kontatu nahi izan dizkigu albiste eta 'Ideiatxoak' ataleko beste zenbait hausnarketekin. Nerea Arriolarekin ez dugu seriotasunean geratzeko aukerarik izan ordea, beste horrenbeste barre egin dugu etxeko obren inguruan hitz egiten hasi zaigunean. Hariaren alde batetik ordea, bestera egin dugu salto eta beste gai batzuen inguruan hitz egiten amaitu badugu ere, bere denboraldia agurtu ahal izateko tarte bikaina izan da.
Urte bat eta erdi igaro zen duela hilabete batzuk Covid-19a gure artera iritsi zenetik, eta ordutik, egunero-egunero gure ahotan dabilen gai bat den inolako zalantzarik ez dugu. Koldo Garcia, biologo konputazionala gonbidatu dugu gar gurekin bat egin eta gaiaren inguruan gehiago hitz egitera. Bere lana zertan oinarritzen ere jakin nahi izan dugu, izan ere; zer da biologo konputazionala izatea? Egungo egoerak zeresan handia utzi digu beste behin ere gure saioan, gure buruaren barrenean ditugun zenbait pentsamenduei erantzuna jartzen saiatu, baina askotan erraza egiten ez bazaigu ere.