«Lurrean etzan eta negar batean eskerrak ematen dizkiet tarteka kantugile batzuei»
Izkander Fernándezek aitorpen bat egin digu MusikHaria saioan. Emozioak gidatzen du askotan bere musika hautaketa eta kantuek sortzen dioten emozioetako bati tiraka egin du aste honetako aukeraketa.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Kantuek emozioak sortzen dituztela frogatuta dagoen zerbait da. Baina emozio horiek denetarikoak izaten dira eta sentitzen duen gauza horietako bat kontatu digu Izkander Fernándezek: «Batzuetan disko bat entzuten hasten zara, besterik gabe, autorea gogoko duzulako edota zerbaitek atentzioa eman dizulako. Eta ezer berezirik espero ez duzula, bat-batean, lurrera bota, pozez negarrez hasi eta kantuaren egileari eskerrak emateko nahia sentitzen duzu. Edo hori da batzuetan niri gertatzen zaidana behintzat».
Hari horri tiraka aste honetan hiru abesti luzatu dizkigu eta artista hauen kantu horiek biltzen dituzten diskoak entzutea gomendatu datozen egunotan: «Ez zaizue damutuko», dio Fernándezek:
– Anathema - Untouchable Part 1
– Stevie Nicks - The Dealer
– Ibil Bedi - Eskerrak bideari