IRRATIA

Gasteizko eszenan erreferente izandako Elefante Blanco aretoa gogoan

Urtea bukatu aurretik Bergarako Jam aretoaz aritu ginen hizketan Izkander Fernandezekin. Itxi diren aretoen nostalgiarekin jarraitu dugu beste astebetez eta honetan lekukoa Gasteizko Elefante Blanco aretoa izan da.

Azkenekoz itxura hori zuen Elefante Blanco aretoaren atariak.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Kontzertu asko eta onak izan genituen Euskal Herriko aretoetan 90. hamarkadan. Orain ere ez gaude kexatzeko moduan, baina testuinguruan jarri beharreko gauza da. Egun musika eskuratzeko edota munduko edozein puntutara kontzertu bat ikustera joateko aukerak nabarmen errazagoak dira orduan baino.

Hartara, Euskal Herriko hainbat areto nazioarteko taldeentzat erreferentzia izatea sekulakoa zen. Aurrekoan aipatu genuen Jam aretoa izan zela erreferentzia nabarmenetako bat eta, oraingoan, Jam baino lehenago bere tokia irabazita zegoen Elefante Blanco aretoaz aritu zaigu Izkander Fernandez. Gasteizko aretoak bigarren saiakera bat izan zuen 2014an baina hiru hilabeterako berriz ere pertsiana botata zuten.

Bertatik pasatako hiru talderen kontzertuak ekarri ditu gogora, hiruak ere 90. hamarkadaren lehen erdikoak:

– The Breeders - Cannonball

– The Offspring - Gotta get away

– Ama Say - Gaua