IRRATIA

Kera Deia | Pixies x 1

kera deia naiz irratia 2

Este navegador no soporta el elemento audio.


Pixies taldea izan da asteburu honetako progragonista 'Kera Deia saioan'. Bostonera egin dugu bidaia, 1986. urtean sortu zen lau partaidez osatutako talde hau.  Black Francis (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa), Joey Santiago (gitarra elektrikoa), Kim Deal (baxua eta bigarren ahotsa), eta David Lovering (bateria ) izan dira taldearen kideak hasieratik.

Unibertsitatean ezagutu zuten elkar Black Fracis eta Joey Santiago, eta ondoko gelan egiten zuten lo erresidentzian. Talde bat sortzeko partaide gehiago behar zutela eta iragarkia jarri zuten baxujolea bilatzeko, eta hor agertu zen Kim Deal, bera izan zen bakarra, eta baxua ez zuen sekula jo. Hala ere taldean onartu zuten, eta ondoren gehituko zen taldera David Lovering bateri-jolea. Horrela sortu zen Pixies. 

Ohi bezala, taldearen kantuak entzun, eta beraien ibilbidea erreapasatuko dugu 'Kera Deia' saioan. Saio bikoitza da, hauxe lehendabiziko zatia. 

Entzun saioa, aluzinantea: zer dute amankomunean Pixies eta Nirvanak?