En directo

Etxahun Arregi

Kera Deia |The Doors x 1

Audio_placeholder

Kera Deia |The Doors x 1

Loading player...
kera deia naiz irratia 2
kera deia naiz irratia 2

The Doors taldea izan da Kera Deia saio bikoitzeko protagonista. 1965eko uztailean, AEBko Los Angeles hirian sortu zen rock talde hau. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeek osatzen zuten garaiko eszena musikala. 1960ko hamarkadako rock ekitaldi polemikoenetako batzuk  egin zituen 'The Doors' taldeak. Gehienbat taldeko abeslaria zen Jim Morrisonen izaera basatia eta aurre ikusiezina, hitz poetiko eta eszenatokian zuen karisma pertsonalaren ondorioz.

Jim Morrison frontmanak,  Ray Manzarek teklistak, John Densmore bateri joleak eta Robby Krieger gitar joleak osatzen zuten taldea. Jim Morrisonekin 6 disko kaleratu zituzten, baina rockaren ikonoa hil eta  3 diska gehiago atera zituen taldeak, ez zuen baina aurretik lortutako arrakasta izan, inondik inora. 

Taldearen ibilbidea 1973an amaitu zen; halere, ospea mantendu eta areagotu ere egin da. Estatu Batuetan 32.5 milio bilduma saldu dituzte. Aldiz, mundu osoan zehar 80 eta 100 milioi bilduma artean saldu dituzte. Gaur egun, Ray Manzarek eta Robby Krieger kide sortzaileek beste musikari batzuekin jatorrizko taldearen abestiak bakarrik joz segitzen dute.

Lehen saio honetan 'The Doors' taldea nola sortu zen azaltzeaz gain bere ibilbide musikaleko hainbt abesti entzun eta horietan sakonduko dugu. 

Jaurlaritza Logoa