IRRATIA

Testura | Testura

Musika pilulak irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Musika eta irudia bateratzeko asmoz  sortu zen 'Testura' egitasmoa. Ander Mujikak bakarrik landutako soinu-ideiei Maialen Belaustegiren irudiak batu zitzaizkien hasiera batean, eta Felix eta Johannes Buff-en soinu nahasketa eta lanketak ondoren. Esperimentaziotik sortutako kantuak omen dira Testurarenak: kantuak baino, soinu-piezak. Forbidden Colors disketxearen eskutik, zazpi kantuz osatutako lana atera du laukoteak.