

En directo 09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
11:15h - 12:00h
MusikHaria

Ibilbide luzeko taldea da Basaki: 1996an sortu zen, eta lehen hamar urteak han-hemenka jotzen eman zituzten; gero, estudioko lanak plazaratzen hasteaz bat profesionaldu zuten haien jarduna.
Disko eta disko tartean aldea egoteak leku egiten die aldaketei, eta bide berriak bilatzeko aukera ematen die taldekideei. Hain zuzen ere, 'III' diskoa gitarra bat gutxiagorekin osatu dute oraingoan Iker Herrero, Alfonso Rodriguez eta Natxo Velez musikariek, eta horrek baldintzatu du emaitza. Estiloak baino, indarrak bultzatzen du Basaki musika egitera. Oinarri indartsuaren gaienan eraikitzen dituzte haien doinuak, orekaren bila, metal eta rock iturrietatik edanez.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
