[3] Mikrohezeguneak: fisikoki txikiak baina biologikoki aberatsak
[3. saioa]
Este navegador no soporta el elemento audio.
Iraunkorrak, iragankorrak, handiak, txikiak, naturalak, artifizialak, egokituak… Era guztietako hezeguneak ditugu inguruan, ikusten ez baditugu ere. Aranzadi Elkartekoek, besteak beste, mikrohezeguneak lantzen dituzte: fisikoki txikiak baina biologikoki handiak dira. Aranzadi bidelagun izango dugu 'Gelditu Makinak' saioan eta elkarteko aurkezpen orokor bat ere egin digute.
Bestetik, Amaia Elizagoien kolaboratzailea Sakanan izan dugu elikagai ekologikoei erreparatuz. Hain zuzen ere, Dastatu Sakana tokiko kontsumoaren aldeko aliantzako kide den Patxi Amillano gaztagilearekin. Tartean,hirugarren 'Gelditu Makinak' honetan, badugu gomendiorik. Zehazki, literatura gomendioa Danele Sarriugarteren eskutik.