«Etxealdia zaintzarako astia ere bada, nork bere burua eta ingurukoak zaintzeko»
Eneko Sagardoy eta Itziar Atienza aktoreek azken aldian inoiz baino gehiago hitz egiten dute elkarrekin: Madrilen bizi izan ziren garaietatik elkar ezagutzen duten hainbat aktorek osatutako taldeak, inoiz baino aktiboago diardu. Izan ere, egunerokotasunaren gurpil zoroa gelditu, eta nor berarekin, nahiz estimuan ditugunekin harremanak sakontzeko parada ere izan daiteke etxealdia.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Eneko Sagardoy eta Itziar Atienza gonbidatu ditugu Naiz Irratira, etxean daude biak etxealdi hau ahal bezain hobekien eramaten ari dira aurrera. Bi aktoreek whatsapp taldea konpartitzen dute Madrilen bizi ziren garaitik, eta badute elkarrek berri. Hala ere, eskertu dute irratian elkarrekin aritu eta parez pare elkar ikustea, pantaila baten bidez bada ere.
Zertan zebilen pentsatzeko denborarik hartu gabe zebilen azken boladan Eneko Sagardoy aktorea, proiektu batetik, bestera, saltoka egiten ari zena benetan egin nahi ote zuen ala ez, kasik planteatu ere egin gabe. Etxealdia beraz, aukera bat izan da, gauzak soseguz hartu eta eta zer egiten ari den eta zer egin nahi duen hausnartzeko. Eta zaintzarako: «etxealdia zaintzarako astia da,nork bere burua eta ingurukoak zaintzeko» dio aktore durangarrak. Aukeran ordea, gurasoen etxean igaroten ari den itxialdi hau, luze doakio. Faltan botatzen ditu harremanak, benetazkoak, ukitzen direnak, sentitzen direnak.
Itziar Atienzak, urte mugitua izan zuen ihazkoa, eta ekainean zen proiektu berri batekin hastekoa. Azken hilabeteetan, ordea, lasai antzera zebilen, eta hortaz, etxealdia ez da bat-bateko geldialdi bat izan beretzat. Egoera honek, ordea, sortzen dio halako egonezin bat, etorkizunera begirako proiektuetan honek guztiak izango dituen ondorioei tamaina hartu ezinak urduritasuna dakarkio aktore bizkaitarrari.
Aspaldian alde batera utzitako elkarrizketak berreskuratzeko ere balio izan die bi aktoreei itxialdiak. Madrilen bizi izan ziren garaietatik, harremana duten sei laguneko taldetxoa osatzen dute duela urte batzuetatik hona. Aldi batean izan gabeko solasaldiak berreskuratzen ari dira orain, elkarrekin aurrez-aurre izateko aukeraren zain.