IRRATIA

Beñat Antxustegi «Orokorrean euskal gizarteari idazten saiatu naiz»

'Physis Versus Nomos' taldeko Beñat Antxustegik 'Arraro Nioenean'  azken lana aurkeztu du 'Bigarren kafea' magazineko akustikoan.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Physis (Naturaren legea) eta Nomos (Gizakiaren legea). Natura eta gizakiaren arteko lehian oinarritzen da proiektu honen izena. 2011an hasi zuen Beñat Antxustegik bakarlari ibilbidea. 'Xikinkei' taldean urte batzuk egin ondoren, 'Physis Versus Nomos'-sen ibilbideari ekin zion. 

2011an 'Zartada eta ferekaren artean' lehen diskoa kaleratu zuen. Bigarrena, 2013an 'Ezin' deiturikoa eta 3 urte beranduago iritsi zen 'Saudade é fatal'.  Jakin-mina sortu digu izen horrek eta elkarrizketan argitu dizkigu dudak.

Asteartero egingo ditugu kontzertu akustikoak 'Bigarren Kafea' saioan, eta Beñat Antxustegirena izan da kontzertu akustikoetan lehena. Aste honetan astelehenean egingo dugu  greba digitalaren deialdia dela eta. Aurreko diskoez, euren izenaren atzean dagoen filosofiaz, sortze prozesuetaz eta beste hamaika kontutaz aritu da Antxustegi 'Bigarren kafean' solasean.