IRRATIA

Bizitza marratuz, bizitzak marraztu

Leire Salaberria eta Eider Eibar ilustrazaileak dira. Haur zirenetik margoak eskuan, ikusten eta sentitzen dutena marrazki bidez erraz adierazten dute. Dohain hori ogibide egiten asmatu dute, ederto asmatu ere.

Eider Eibar eta Leire Salaberria

Este navegador no soporta el elemento audio.


Bizitzako kontakizunik xamurrenak eta gordinenak ere,  eder adierazteaitasuna, sentimentuei, burutazioei, kezkari, pozari forma emateko abilezia dute Leire Salaberria Eta Eider Eibarrek.

Larrialdi egoerak, esku zein buru lanean dituztela harrapatu ditu bi ilustratzaileak. Eider Eibar, bere lehen ilustrazio lan propioa gauzatzen ari da, eta euskarazko bideo-joko bat prestatzen ere badabil. Leire Salaberriak, ilustratzeko hiru liburu ditu esku artean, eta egoera berri honetatik sortutako enkarguak ere bai.

Bai Leirek eta baita Eiderrek ere afizioa ofizio bilakatzen jakin dute: haurtzarotik marrazkilari, ez dute inoiz albora utzi marraztea, eta batzuetan bizitzak eskainitako aukerak aprobetxatuz, baina batez ere izerdi puska bat botata, biak ere ibilbide oparoa lortu dute beren bokaziozko ofizioan.

Batak bestearen lana deskribatzeko eskatuta, Eiderrek Leireren marrazkiek transmititzen duten bakea azpimarratu digu. Leirek berriz, Eiderren marrazkien freskotasuna maite du.

Hainbat eta hainbat liburutan aurkitu ditzakegu Eider Eibar nahiz Leire Salaberriaren lanak, baina aro digitalean gaudela probestuz, merezi du bi ilustratzaile hauen lanei ere gure pantailetatik bistadizo bat emateak: Leire Salaberriak bere instagrameko kontuan zintzilikatzen ditu ilustrazio asko eta asko, eta Eider Eibarrenak  kokoak.eus webgunean topatuko ditugu.