Zuzenean

Oihana AZKUE

Hormak mihise

Street-art edo kaleko arteak Euskal Herrian ez du oraindik behar adinako ikusgarritasuna. Sortzaile bikainak ditugu, ordea, eta gure mugetatik haratagoko hainbat hiritako paisaia urbanoaren parte bikakatu dira beraien lanak. Mikel Remak eta Sortwo muralgileen kasua hori da, atzerrian bai, eta etxean ez. Gurera gonbidatu ditugu.

Audio_placeholder

Hormak mihise

Loading player...
Mikel Remak-en murala
Mikel Remak-en murala

Sorterria, lagun koadrila, musikarako zaletasuna...Mikel Remak eta SorTwo (Jokin Oregi) batzen dituen zerrenda luzea da. Baina, beste guztien gainetik, edo, beharbada, beste guztien osagarri, barruan daramatena adierazteko aurkitu duten bideak elkartzen ditu: margotzea. Baina mihise arruntetatik urrun, gure herri eta hirietako hormarik endekatuenak dira beren lanen euskarri.

Muralgileak dira, eta elkarrekin egin dute bidea. Nerabezaroan graffitigintzan aurkitutako adierazpen aldarria motz geratu eta kaleko-artearen erraietan murgildu dira. Bakoitzak badu bere estiloa eta egiteko modua, Mikel Remak-ek inprobisazioari tartetxo bat utzita ekiten die bere lanei. Aldiz, SorTwo dena «itxita» eramatea du nahiago.  Elkarrekin lan egiterakoan, ordea, konpentsatzio moduko bat gertatzen da, talde bikaina sortzen dute eta emaitzak ere parekoak dira.

Munduan zehar hainbattherrialdetan izan dira  lanean, bakarka nahiz elkarrekin: Lima, Santiago, Bartzelona, eta Euskal Herrian, oraindik, kaleko arteak behar adinako estimu eta begirunerik ez izatea faltan botatzen dute.

Mural bakoitzak atzetik duen lan guztia kontutan hartuta ere, ondo daramate arte mota honek beregan intrintsekoa duen kontzeptua: efimerotasuna. Badakite beren lanak iraungitze data bat dutela, «kaleko legea da» SorTworen hitzetan, jokoaren parte, eta intentzio makurrik izan ezean sano onartzen dute.

Iragankortasunari aurre hartzera etorri da neurri batean aro digitala, eta kaleak ematen ez dioten betikotasuna ematen diote neurri batean argazki eta bideoek beren laneri. Alor horretan, sare sozialen laguntza handia da sortzaile bien iritziz, erakusleiho aparta ere badirelako. Merezi du, zinez, bai Mikel Remak eta baita SorTworen Instagrameko kontuetatik osteratxo bat egiteak.

 

Jaurlaritza Logoa