Kirolarientzat garrantzitsuena? Motibazioa ez galtzea
Kirolari askoren testigantzak jaso ditugu azken egunetan, baina, lehen aldiz igerilariak izan ditugu gurean. Naiz irratian izan dira Eneko Garmendia Tolosaldea Igeri Taldeako igerilaria eta Beñat Bidaola bertako entrenatzailea. Olinpiar Jokoak bertan behera geratu eta domino efektuz, urte osoan prestatu dituzten beste txapelketak ere bertan behera geratu dira. Etxean, igerilekurik gabe, ahal bezala jarraitzen dute entrenatzen helburu nagusi batekin: motibiazioa el galtzea.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Beste kiroletan gertatu bezala, igeriketan ere ezjakintasuna da nagusi. Naiz irratian izan dira Eneko Garmendia Tolosaldea Igeri Taldeko igerilaria eta Beñat Bidaola bertako entrenatzailea. «Olinpiar Jokoetatik hasita dena bertan behera» geratu dela dio Beñat Bidaolak, «bai Espainiako txapelketak, bai Euskal Herriko txapelketak, bai probintzietakoak... denak bertan behera» deitoratu du. Baina arazoa ez da egutegian zeuden data garrantzitsu horiek desagertu direla, baizik eta, ez dakitela noiz adostuko diren lehiarako data berriak «erabakia Estatuak hartuko du» ohartarazi du Tolosako entrenatzaileak.
Penaz hitz egin du Eneko Garmendia igerilariak, koronabirusaren krisia ez balego, lehiatzen beharko luke orain «Euskadiko eta Espainiako txapelketen datak dira hauek, eta aurten, gainera, Europarren eta Olinpiar Jokoen urtea ere bazen. Espainiako Open Txapelketan izatekoa nintzen eta Joko Olinpiarretarako eta Europeoetarako minimak egiteko aukera genuen bertan» azaldu du.
Eta nola entrenatzen du igerilari batek etxean? Erronka ederra da, urarekin kontakturik izan gabe, nekez, mantendu daiteke igerilari bat forman. Bidaolak entrenamenduak paratzen dizkie igerilariei, egokituak, baikoitzak etxean dituen baliabideei egokitutakoak: bizikleta estatikoa, belardia...Tolosako entrenatzaileak aipatu du saiatzen dela igerilariak motibatuta mantentzen, horixe dela gakoa, garrantzitsuena: «crossfit moduko ariketa batzuk jartzen dizkiegu, egunero, helburu ezberdinak jarriz ahalik eta galera fisiko gutxien izateko» eta Garmendiak gaineratu: «whatsapp talde bat dugu eta bertatik entrenatzaileek eguneroko errutina bidaltzen digute».
Pisua oso garrantzitsua da igeriketan, eta hori ere zaintzen saiatzen dira, bai kirola egiten, baina, baita elikadurarekin ere. Kalorien injesta asko murrizktu da egun hauetan, kontutan eduki, astean 6 aldiz ,2 orduz entrenatzen dutela tolosako klubeko igerilariek. «Barazki eta fruta gehiago eta karbohidrato gutxiago» horixe Bidaola entrenatzailearen urrezko gomendioa.
Kirolarientzako bestelako neurriak beharrezkoak ote diren galdetuta, biek ezetz diote. Bidaolaren ustez «osasuna dago aurretik» eta ez luke neurri berezirik egon beharko kirolari profesionalentzat. «Kirola etorriko da, ez dago presarik». Haren entrenatzailearen bidetik, Garmendiak ez du neurri berezirik nahi, baina, «neurriak azakarrago hartu izan balira konfinamendu hau ez litzatekela hainbeste luzatuko» dio. Hala ere, argi du: «pandemia honek jendarte osoari eragiten dio, beraz, errespetatu egin behar dira hartutako neurriak».