IRRATIA

Leire Berasaluze: «Britney Spears ezagutzea sekulakoa izan zen. Ez zen, ez panderoa, ez trikitixa»

Estilo guztiz desberdinetako proiektuekin irten da jendaurrera, kantatzera edota gitarra jotzera, Leire Berasaluze (Villabona, 1992), sehaskatik aitaren pandero doinuak entzun ditu, Xabier Berasaluze Leturiaren alaba baita. Kontu serioetan aritzen bada ere, freskotasuna eta gertukotasuna dira bere ezaugarri nabarmenenak. Eta ez digu hutsik egin, horrela egon baita 'Musikharia' saioan ere.

Leire Leturiak disko asko grabatu ditu batzuekin eta besteekin. Argazkia: www.bizkaie.biz

Este navegador no soporta el elemento audio.


Unibertsitatean irakasle, kriminologian doktore izateko bidean eta musika barrokoa abesten, besteak beste. Horrela irakurrita pertsona serio eta hotz baten irudia egiten dugu askotan, baina guztiz bestelakoa da Leire Berasaluze, LeireLetu bezala ezagunagoa dena. Hori bai, lanean bai, hor oso zorrotza da, eta horrela egin du bere ibilbidea.

Sehaskatik aitaren pandero doinuak entzun ditu, Xabier Berasaluze Leturiaren alaba baita. «Aitak bere amaren, nire amonaren, abizena erabili zuen izen artistiko bezala, baserriak ere izen bera zuelako. Hartara, nireganaino iritsi eta nik ere mantendu dut Leturiarena», kontatu digu abeslariak.

'Lain' taldean hasi, Iker Laurobarekin elkartu gero, Euskal 'Barrokensemble'-n segi eta, aitak egin bezala, Joseba Tapiaren ondoan ere badabil gaur egun. Horri guztiari errepasoa egin diogu eta, bide batez, bere umetatik gaur arterainoko fonoteka osatu digu Musikharia saiorako. Kantu zerrenda entzungai duzue gure spotifyeko kontuan.