IRRATIA

Gaizka Maiza eta Ioritz Egiguren kirolariak garajeari etekina ateraz

Garajea kiroldegi bilakatzen ari da kirolari batzuentzat etxetik atera ezin duten honetan. Horietako bi Naiz irratian izan dira, Gaizka Maiza, Leyma Coruñako saskibaloi jokalaria, eta Ioritz Egiguren Amezketako klubeko pilotaria. 

Gaizka Maiza eta Ioritz Egiguren

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ez da erraza kirolariek forma fisikoaren galerarik ez izatea, erritmo falta eta lesioetarako erraztasuna areagotzea dakar egoera honek. Naiz irratian izan dira, Gaizka Maiza, Leyma Coruñako saskibaloi jokalaria, eta Ioritz Egiguren Amezketako klubeko pilotaria. Maizaren kasuan baloiarekiko eta Egigurenen kasuan pilotarekiko kontaktua mantentzea da zailtasun handienetako bat. Hala ere, garajeari etekina ateratzen ari direla aipatu dute entrenamenduak egiterako garaian.