En directo

Historiarako geratu da Jon Paredes Manot ‘Txiki’-k askatasun haizea aipatuz idatzita utzi zuen azken esaldi hura. Haustura ala erreforma podcastaren hirugarren atal honetan Txikiren eta Otaegiren fusilatzeak dira ardatz. Iñaki Egaña historialariaren eskutik garaiko ETAren irakurketara gerturatuko gara, nola saiatu ziren hainbat militanteren aurka zeuden heriotz zigor mehatxuak baliogabetzen.
Txiki eta Otaegiren senideen eta abokatuen testigantzekin bi militanteen azken orduak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Gainera, Itziar Aizpuruaren testigantzaren bidez, FRAPeko militanteen aurkako auziak ere ezagutuko ditugu, berarekin zeuden preso egun berean fusilatu zituzten militante antifaxisten kideak.



