En directo

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Arima ahotik irteten denean: soul musikaren ibilbidea

Ad Libitum saioa bueltan da udararen ostean bigarren denboraldi batez, eta hau zabaltzeko musika genero formako gai berri bat dakarkigu gaurkoan: soul musika.

Audio_placeholder

Arima ahotik irteten denean: soul musikaren ibilbidea

Loading player...
Ray Charles Hanburgoko Musikhallean, 1971ko irailean
Ray Charles Hanburgoko Musikhallean, 1971ko irailean (Heinrich Klaffs | Wikimedia)

Ahotsa da, ziurrenik, emozioak modurik zuzenenean transmititzeko gai den instrumentua. Gizakiarengandik era puruan ateratzen den instrumentu bakarra izaki (perkusioaz gain, agian), eztarrian ditugun bi ahots korda txiki horien bitartez haserrea, elegantzia, tristura, alaitasuna edota umorea transmititu ditzakegu kantatzean, interpretazio egoki batek lagunduta beti ere.

Eta, musika genero guztietatik, ez dago arimaren egoera puru hori soulak baino hobeto transmititzen duenik; horretxegatik jarri zioten adituek, hain zuzen, soul izena: arima ingelesez. Gaurko Ad Libitumeko atalean Detroitik Memphisera, Memphisetik Chicagora, bertatik Britainia Handira eta handik Euskal Herrira bidaiatuko dugu soularen hastapenak eta bere ibilbidea arakatzeko. Kritikariek izendatutako lau figura garrantzitsuenak aipatuko ditugu, bi aitak (Ray Charles eta James Brown) eta bi erregeak (Otis Redding eta Sam Cooke), ahaztu gabe, bigarren mailan gelditzen badira ere, soularen erregina batzuk ere baditugula, Aretha Franklin edota Eta James, besteak beste.

Egungo soula entzuten igaroko dugu atalaren bigarren erdia: Britainia Handitik etorritako zenbait proposamenez gozatuz eta, beti bezala, Euskal Herrian amaituz; hemen ere izan baititugu arima erarik gordinenean erakutsi duten proposamenak.

Jaurlaritza Logoa