En directo 19:15h - 22:00h

Real Madrid - Real Sociedad

Kopako finalerdia

22:00h - 23:00h

Game Erauntsia

23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

Bigarren Kafea

Ozempic; argaltzeko industria erraldoia

Azken hilabeteetan leku askotan entzun edo irakurri dugu hitz berbera: Ozempic. Bolo-bolo eta punta puntan dagoen botika edo medikamendua da, askok argaltzeko erabiltzen dutena. 

Audio_placeholder

Ozempic; argaltzeko industria erraldoia

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Ozempic botika 2024ko salduenetako bat izan da
Ozempic botika 2024ko salduenetako bat izan da (Markus Winkler)

Punta puntan dagoen botika edo medikamendua da Ozempic. Novo Nordisk konpainia farmazeutiko daniarrak jarri dion izen komertziala da: ‘semiglutida’ izeneko sustantzia da izatez. Rybelsus eta Wegovy izeneko beste bi produktu ere badaude, eta proiektu hauen izugarrizko eskaera dago. 

2. mailako diabetesa duten pertsonentzat dago sortua, baita obesitatea tratatzeko ere. Merkatuan ia 20 urte daramatzate. Zergatik hitz egiten da hainbeste orain horiei buruz? Argaltzeko ‘Mirari’ gisa saltzen digute, eta influentzia handia duten edo jarraitzaile asko duten figura publiko askok honen erabilera onartu eta aipatu izan dute. 

Sare-sozialetatik ikusten ditugun gorputz estereotipatu askoren atzean, horrelako metodoak daude. Albo-ondorioak oraindik ikusteke daude, baina badago ‘Ozempic aurpegia’ deituriko kontzeptua, kasu horietan aurpegiko bolumena galduz eta biguntasuna handituz. Hala ere, 2023ko uztailaz geroztik, Sendagaien Europako Agentzia (EMA) Ozempic-en inguruko segurtasuna berrikusten ari da, pentsamendu suizidekin duen loturagatik.  

Bigarren Kafean jomugan jarri dugu botika hau eta honen inguruan ikusten ez ditugun hainbat gai ekarri ditugu elkarrizketara.

Jaurlaritza Logoa