En directo

B multzoaren txanda izango da asteburu honetan Buruz Buruko Txapelketan. A multzoan, esaterako, egoera nahiko zehaztuta dago: Lasok Dario garaitzen badu, biak sailkatuko dira finalerdietako. Aldiz, Lasok galdu eta Altunak Jakari irabaziko balio, amezketarra izango litzateke finalerdietan, errioxarrarekin batera.
Asteburu honetan, ordea, B multzokoen txanda izango da. Larunbatean, Durangon, Artolak eta Peñak neurtuko dituzte indarrak, txapelketan bizirik jarraitzeko asmoz. Igandean, berriz, Zabala eta Larrazabal ariko dira nor baino nor, bigarren puntua eskuratzeko lehian.
Bestetik, B Serieko bi partidak ostiral honetan jokatuko dira. Alde batetik, Ataunen, bertako semeak diren Zubizarreta III eta Senar ariko dira elkarren aurka. Herrikideak nor baino nor, eta bientzat lehen puntua jokoan. Bestetik, Arrasaten, bertako semea den Muruak eta Amianok neurtuko dituzte indarrak. Hauen kasuan, bigarren garaipena helburu.
Katedrako kinielei dagokionean, ezustekoren bat edo beste izan da pasa den jardunaldian, beraz egoera iraultzeko arriskatu egin behar. Gogoratu NAIZeko motxilak ditugula sari jardunaldiko irabazleentzat!



