En directo

2015etik, otsaileko bigarren astelehenero, Epilepsiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, Gipuzkoako Epilepsia elkarteak hiru ardatz azpimarratu nahi izan ditu: botiken hornidura, gobernantza-maila guztietako koordinazioa eta ikerkuntzarako inbertsio handiagoa. Azken horren harira, sexu- eta genero-begirada bat integratzea aldarrikatu dute, hainbat errealitate biologikotara egokitzen diren terapiak garatzeko.
Horretaz aritu gara Bigarren Kafean, Depakine botikaren auzi judiziala azaldu dugu eta ingurukoentzako gomendioak eman ditugu. Horietatik garrantzitsuena: ez sartu hatzak ahoan.


