En directo

Lide Hernando

Mississippitik Euskal Herrira: bluesaren mendetik gorako bidaia, Noa Eguigurenekin

Orain arte aztertu dugun musika estilorik zaharrena landu dugu Ad Libitum saioan: bluesa. Paradoxa bat planteatzen digu musika genero honek; izan ere, gaur egungo ekoizpen musikal gehienetan bere oinarri estilistikoak topa daitezke, aldiz, ez da mainstream genero bat.

Audio_placeholder

Mississippitik Euskal Herrira: bluesaren mendetik gorako bidaia, Noa Eguigurenekin

Loading player...
Noa Egiguren abeslaria eta Lide Hernando Ad Libitum saioko aurkezlea NAIZ irratiako estudioetan
Noa Egiguren abeslaria eta Lide Hernando Ad Libitum saioko aurkezlea NAIZ irratiako estudioetan (Lide Hernando)

Bluesari buruzko zertzelada historiko eta estilistiko batzuk gainbegiratu ostean, hilero bezala, gonbidatu berezi bat izango dugu gaurko atalean ere. Noa Eguiguren abeslaria etorri da Naiz Irratiko estudioetara, 'Noa & The Hell Drinkers' blues taldean egiten duena kontatzera, genero honekiko duen pasioaz hitz egitera, baita musikaren inguruan gogoeta zenbait egitera ere. Iaz European Blues Challenge txapelketan izandako esperientzia ere kontatuko digu, zeinetan Europako blues talderik onenaren garaikurra eraman baitzuten.

Blues musika XIX mende amaieran sortu zen, Amerikako Estatu Batuen hegoaldean, zehazki Mississippi ibaiaren deltan. Ehun urte baino gehiago dituen generoa da, horrek Ad Libitumen aztertu ditugun musika estiloetan zaharrena bilakatzen du. Hala ere, hain da indartsua haren eragina, ezen gaur egungo musika ez bailitzateke berbera izango blues musikarik gabe. Horretxegatik, baita asko maitatzen dugulako ere, erabaki dugu gaurko saioan honi buruz hitz egitea.

Hau guztia, noski, blues generoaren baitan topa daitezkeen izenik esanguratsuenen musika bikainaz zipriztinduta egongo da, beraz, animatu eta eman play botoiari, blues lohitsuaren gozamenerako prest bazaudete!

 

Jaurlaritza Logoa