En directo

Aimar Erkiaga

Urteko superprodukzioa hemen da: Gladiator 2

Lau gomendioko zerrenda osatu dugu aste honetako Bideokluba saioan. Aretoetara datoz 'Azken Erromanikoak' euskal ekoizpena eta urteko superprodukizioa den 'Gladiator2'. Streaming plataformetarako beste bi gomendio: 'Celeste' eta 'Dune: La profecia'.

Audio_placeholder

Urteko superprodukzioa hemen da: Gladiator 2

Loading player...
'Gladiator 2' filmeko fotograma, Paul Mescalek haragitzen  Lucio Vero, filmeko protagonista
'Gladiator 2' filmeko fotograma, Paul Mescalek haragitzen Lucio Vero, filmeko protagonista (Paramout Picture)

Azken Erromantikoak, David López Sañudo

David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren ‘Azken erromantikoak’, Txani Rodriguezen izen bereko eleberrian oinarritutako eta Miren Gaztañaga protagonista duen filma. Harrera bikaina egin zitzaion Donostiako Zinemaldian.

Irune (Miren Gaztañaga) da filmeko protagonista. Emakume bakarti eta hipokondriakoa da, herri industrial bateko paper lantegian lan egiten duena. Bere harremanak ezagun talde txiki batera mugatzen dira, lankideak, bizilaguna eta Renfeko langile bat, baina bere bizitzak goitik beherako eraldaketa jasango du bularrean kozkoz bat topatzen diotenean.

Gladiator 2, Ridley Scot

Zine aretoetara iritsi da urteko estreinaldi garrantzitsuenetako bat. Bueltan dator Ridley Scot 'Gladiator 2' filmarekin. Scott berak 2000. urtean zuzendu zuen Gladiator film arrakastatsua,  Máximo Décimo Meridio general lehiala, Russel Crowe, zen lehen filmeko protagonista.

Ostiral honetan estreinatzen den sagako bigarren filmean general lehialaren iloba, Lucio (Paul Meskal) da protagonista, berak ere borrokatu beharko du Erromako Koliseoan. 310 milioi dolarreko aurrekontuarekin eraman da aurrera antzinako Erroman girotuta drama epiko hau.

'Celeste', Movistar +

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 'Celeste' telesaila. Naiz irratiako enzuleek ere izan zuten aukera premierrera joateko, Belodromoan izan zen. Musika latinoaren izar nagusia da Celeste. Baina telesail honen protagonista ez da bera, benetako protagonista ogasunean lan egiten duen ikuskatzailea da: Sara Santano. Erretiroa hartzeko zorian, azken enkargua iritsiko zaio, ustez iruzurra egin duen Celeste abeslaria ikertzea. Ez al zaizue kasua ezaguna egiten?

Sei kapitulu ditu minitelesail honek, eta astero estrinatuko da kapilutu bat Movistar +en.

Dune: La Profecia, HBO Max

1965eko Dune eleberriko gertaerak baino 10.000 urte lehenago girotua, telesailak Valya eta Tula Harkonnen ahizpei jarraitzen die, gizateriaren etorkizuna mehatxatzen duten indarren aurkako borrokan eta Bene Gesserit izeneko sekta mitikoaren sorreran.
1965eko eleberria pantaila handira eraman zuen Denis Villeneuve kanadiarrak 2021ean, orain,  DUNEren bigarren zatia zinemetan estreinatu dela aprobetxatuz, HBO MAXera dator prekuela edo spin off bezala uler daitekeen sei kapituluko telesaila.

Jaurlaritza Logoa