En directo
Batzuen ustetan, musikari batek beste baten abestiaren bertsioa argitaratzea sormenaren aurkako ekintza izan daiteke; aintzatespen handirik merezi ez duen keinua. Usurpazioa deitu izan diote, edo sortzaile batek izan dezakeen jarrerarik erosoena. Usteak uste, egia da abesti bat bertsionatzea ez dela soilik beste norbaitek bere izerdiarekin egindako lana «lapurtzea», artisautza berezi bat eskatzen du, artista horrekiko miresmen eta errespetu bat, eta bertsio hori egiten duen artistaren arrastoa txertatzea.
Bertsio eta coverren munduak askorako eman dezake, baina guk atal bakar batean kondentsatu behar izan dugu fenomeno hau. Bertsio solteak zein omenaldizko disko batzuk ezagutuko ditugu, gehien bat Euskal Herrian eta nazioartean emandako kasuetan zentratuz. Kantu originalak baino arrakastatsuagoak bihurtu diren coverrak; bertsioa egin duen artistaren ahotan zentzu handiagoa hartzen duten letra eta istorioak; artista jakin bati egindako omenaldi diskoak; edota banda baten kantu bat instrumentu bakarrarekin jotzeak sortzen duen magia errepikaezina.
Nire Inch Nailsetik Mikel Laboara, Dolly Partonetik Joy Divisionera, deskubritu ze bertsio hautatu ditugun saio berezi honetarako.