En directo
Gipuzkoako Kutxa Solidarioarekin elkarlanean egiten den Aztarna Solidarioa tartean, Surfrider ezagutu dugu. Herritarrak eta surflariak elkartuz sortu zen, itsasoko uraren kalitate txarrak eraginda. Duela 30 urte hasi ziren lanean, hondartzako hondakinak jasotzen. Gaur egun, uraren kalitatea, itsas zaborren arazoan tea aldaketa klimatikoaren inguruan egiten dute lan. Maria Ballesteros Rivasek, Surfriderreko hezkuntza eta boluntariotza arduradunak, itsas zaborren %80 lurretik datorrela kontatu du.
Hainbat entitaterekin eta bolondresekin lan egiten dute, kostaldeko itsas zaborren monitorizazioa eginez: Kantauri kostaldeko zabor motak ikertu eta ingurumenera heldu ez daitezen irtenbideak bilatzen dituzte. Zientzia herritarra eta herritarren partaidetza sustatzen dute hainbat ekintza eta tailerren bidez.
'Ocean initiatives' eta 'Colillatón' ekimenak
Edozein pertsona, eskola edo irabazi asmorik gabeko entitateak zabor bilketa egiteko programa da 'Ocean initiatives'. Gida bat dute nola kudeatu bildutakoa eta materiala eskeintzen diete dohain. Eskatzen dutena da, bildutako zaborren zenbaketa egin eta datuak ematea. Geroz eta mikroplastiko gehiago dagoela kostaldean ohartarazi du Ballesterosek.
Bestalde, 'Colillatón' ekimenarekin hondartzetako zigarrokinak biltzen dituzte. Esatu mailan 16 bilketa eginez ia 38 mila zigarrokin batu zituzten.
Bolondresen bidez egiten dute lan, eta edonork egin dezake zerbait: «ekintzetara etorri eta parte hartuz, euren kabuz zaborra bilduz kostaldean, sare sozialetan gure jarduna partekatuz, edota bazkide eginez».