En directo

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

Artea, zinea eta emakumea, 'Zinemakumeak Gara' jaialdian

Emakumeek zuzendutako zinema izango da protagonista urriaren 21etik 28ra Bilbon. Zinemakumeak Gara! antolatu duen 29. edizio honetan Sail Ofizialeko hamar filmeetaz gain, artearen bueltan garatuko diren hainbat mahai inguru, hitzaldi eta tailer egongo dira.

Audio_placeholder

Artea, zinea eta emakumea, 'Zinemakumeak Gara' jaialdian

Loading player...
Belén Gopegui idazle, pentsalari eta gidoilariaren eskutik, kulturari, zentzuari, botereari eta eraikuntza kolektiboaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Belén Gopegui idazle, pentsalari eta gidoilariaren eskutik, kulturari, zentzuari, botereari eta eraikuntza kolektiboaren inguruko hitzaldia eskainiko du. (Zinemakumeak )

Edizio honetako programak hamar film luze ikusteko aukera emango du, jaialdi ezagunetan parte hartu dutenak (Cannes, Sundance, Seminci, Berlin). Gainera, ‘Dahomey’ (Mati Diop, 2024) film luzea, Berlinen Urrezko hartza irabazi berri duena, Bizkaian estreinatuko du.
Inaugurazio-ekitaldian, urriaren 21ean, Simone de Beauvoir 2024 saria emango zaio Gracia Querejeta zuzendari eta gidoilariari. Ana Barrio Zinemakumeak Gara! taldeko kideak eman dizkigu xehetasun guztiak 'Bideokluba' saioan.

Sail Ofizialaz harago, beste zenbait jarduera antolatu dira: film labur eta luzeen proiekzioak, tailerrak, mahai inguruak, hitzaldiak, testuak eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat (ikus entzunezkoen euskal industriaren oraina genero-ikuspegitik erradiografiatzen duena), eta topaketak gonbidatutako zuzendariekin, euren filmak jendaurrean aurkez ditzaten.

Era berean, 7 film labur (euskararako azpitituluekin) eta Argentinako zinemaren historian funtsezkoak diren hiru tituluren bertsio berrituak ikusiko ditugu: ‘Camila’ (María Luisa Bemberg, 1984), ‘Yo, la peor de todos’ (María Luisa Bemberg, 1990) eta ‘Un muro de silencio’ (Lita Stantic, 1993).

Bilboko hainbat gunetan eramango da programa aurrera: Yohn jauregia, BBK aretoa, Nestor Bazterretxea Aretoa, Golem Alhóndiga, Dock Cine Ballonti, Bilbao Arte, BBK kuna, Basauri Sozial Antzokia eta Azkuna Zentroa.

Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.

Jaurlaritza Logoa