En directo

NAIZ Irratia

NAIZ Irratiaren programazio berriaren aurkezpena

Saio berezi batekin, eta NAIZ Irratiko komunitatearekin, egin du denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala NAIZ Irratiak. 

Audio_placeholder

NAIZ Irratiaren programazio berriaren aurkezpena

Loading player...

NAIZ Irratiaren 2024-2025 denboraldiko programazio berria aurkezteko emankizun berezian urteko erronka nagusiak azaldu dituzte proiektua posible egiten duten langile eta kolaboratzaileek. Hitza izan da nagusi, noski, baina musika ere bai. Festa giroa nagusitu da. 

Estudio nagusiko set akustikoa
Estudio nagusiko set akustikoa (Jon Urbe | FOKU)
Shole Agirre eta Alonso Frances, 7tako tertulietako parte hartzaileetako bi
Shole Agirre eta Alonso Frances, 7tako tertulietako parte hartzaileetako bi (Jon Urbe | FOKU)
Ekitaldi amaierako familia argazkia, berandutxo egin da eta jende dezenteren faltan.
Ekitaldi amaierako familia argazkia, berandutxo egin da eta jende dezenteren faltan. (Jon Urbe | FOKU)
Nerea Arriola eta Ander Edo (Adi eta Ari) Maite Bidarte saioko aurkezlearekin
Nerea Arriola eta Ander Edo (Adi eta Ari) Maite Bidarte saioko aurkezlearekin (Jon Urbe | FOKU)
Ihana Iriondo set akustikoan, jotzen hasi baino lehenxeago
Ihana Iriondo set akustikoan, jotzen hasi baino lehenxeago (Jon Urbe | FOKU)
Ane Urkiri (NAIZ) eta Iñaki Soto (GARA) saioko une batean
Ane Urkiri (NAIZ) eta Iñaki Soto (GARA) saioko une batean (Jon Urbe | FOKU)
NAIZeko erredakzioa, atzean Iker Gurrutxaga pintxatzen hasteko prest
NAIZeko erredakzioa, atzean Iker Gurrutxaga pintxatzen hasteko prest (Jon Urbe | FOKU)
Andoni Rekondo eta Eli Pagola (Gelditu Makinak), Ion Telleria aurkezlearekin
Andoni Rekondo eta Eli Pagola (Gelditu Makinak), Ion Telleria aurkezlearekin (Jon Urbe | FOKU)
Gartxot Unsain bere emanaldian zehar
Gartxot Unsain bere emanaldian zehar (Jon Urbe | FOKU)
Sara Iriarte eta Peli Lekuona (Haria 1), Maite Bidarterekin
Sara Iriarte eta Peli Lekuona (Haria 1), Maite Bidarterekin (Jon Urbe | FOKU)
Zuriñe Hidalgo eta Ion Garate (KirolHaria), Ion Telleriarekin
Zuriñe Hidalgo eta Ion Garate (KirolHaria), Ion Telleriarekin (Jon Urbe | FOKU)
Estitxu Pinatxo eta Iñigo Asensio, set akustikoan
Estitxu Pinatxo eta Iñigo Asensio, set akustikoan (Jon Urbe | FOKU)

Goizean goizetik gaueko ordu txikitara luzatzen da NAIZ irratiko programazioa, astelehenetik igandera. Tartean, aktualitatea, analisia, kirolak, literatura, zinea, krisi sozioekologikoa, bertsolaritza, bidaiak... eta musika! Zerrenda luzea da. Denboraldi honetan, kirolzaleak pozik: zuzeneko kirol-emankizunik ez baita faltako! Eta bertsozalea ere bai, interesgarri dator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko du.

Musika zuzenean NAIZ Irratiko saio berezian

«Gure musikaren alde» aldarrikatu zuen pandemia garaiko hilabete ilunetan NAIZek. Beti eskutik joan dira proiektu hau, musika eta musikariak. Irratiaren lan talde eta kolaboratzaileen artean ez dira falta musikariak eta tarte berezia izan dute programazio berriaren aurkezpenean. Iñigo Asensio Bigarren Kafeko gidariak Postal Kolekzionistak proiektua ere badu, Ghaukon ari da Gartxot Unsain saio bereko aurkezlea, musikari gisa dezenteko bidea darama dagoeneko Estitxu Pinatxo Gramofonoko gidariak eta Beste bat saioetan aritzen den Ihana Iriondo ere ez da, dagoeneko, hasiberria. Denen musika izan da zuzenean eta borobiltzeko MusikHaria gidatzen duen Iker Gurrutxaga aritu da DJ lanetan. 

Jaurlaritza Logoa