En directo
«Epe motzera beste erantzun batzuk behar ditugu, estrukturalagoak»
Etxerik gabeko pertsonekin lan egiten duten kolektiboek, babes sozialeko sistemarako sarbide unibertsala eskatu dute Nafarroako Gobernuko eskubide sozialen departamentuan Iruñeko aterpetxeen itxieraren aurrean. Neurriak galdegin dizkiete instituzioei, tartean, urte osoan zehar zabaltzea aterpetxeak.
«Epe motzera beste erantzun batzuk behar ditugu, estrukturalagoak»
Iruñeko aterpetxearen itxieraren ondorioz, azken hilabeteetan hainbat etxegaberen aterpe eta goxotasun bilakatu dena, berriz ere hustu egingo dute. Hala, hainbat etxegabe kalera itzuliko dira, «ia-ia ehun pertsona baino gehiago geratzen dira kanpoan berriz ere». Aurten, martxora bitarte egon behar zuen irekita aterpetxeak baina maiatzaren 19ra arte luzatu da itxiera eta aste honetan edo datorrenean itxiko ditu ateak.
Seguraski aterpetxea utziko duten etxegabe gehienak kale gorrian geratuko dira. Neguko tenperatura hotzekin, noski beharrezkoa da aterpetxe bat etxegabetuentzat, baina kolektiboek, urte guztian zehar ere behar dituztela aldarrikatu dute. Nahiz eta berri txarrak nagusitu, neguko aterpetxe honek ere onura batzuk izan dituela aipatu du. Baliagarria izan da eta «beste urteetan baino kobertura gehiago eman da eta hilabete gehiagotan».
Zehazki, Nafarroako Gobernuko eskubide sozialen departamentuan egin dute eskaera. Bestalde, horrelako neurriak hartzen direnean beti agintean daudenei begiratzen zaie. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuari hainbat eskaera egin dizkiete kolektiboek, «etxebizitza eta jantoki sozial gehiago behar dira». Aterpetxerik ez eta gobernuaren erabaki irmorik ere ez. Alternatiba bila hasteko garaia izango da hainbat etxegaberentzat eta aukerak ez dira ugariak. Iruñean bertan udaletxeak badu beste 60 plazako aterpetxe bat baina beste guztientzat ez du beste eskaintzarik ematen.
2020ko pandemiak gogor jo zion gizarte guztiari oro har, baina gehien pairatu zutenak etxegabeak izan ziren. Lehen ere beharra altua bazen, gertaera lazgarri hartatik hona izugarri hazi da behar hori. Azken urte hauetako hazkundearen arrazoia, «prezioen igoera eta ziklo ekonomiko guztiaren erruz» izan daitekeela azpimarratu digu Paris 365 kolektiboko kideak.
Horrez gain, joan den asteazkenean Nafar Parlamentuaren aurrean agertu ostean, elkarretaratze bat egin zuten Iruñeako Udaletxearen parean.