En directo

Bigarren Kafea

«Neolitoan Jordaniako landarediak izan zuen bilakaera ikertzen ari naiz»

‘Ekialde hurbileko landaredia eta klima berreraikiz’ izenburua duen doktore tesia ari da egiten EHUn Andoni Mateos, saio honetako kolaboratzailea. Urtarrilean onartu zioten proposamena eta lehen urratsak ari da ematen.

Audio_placeholder

«Neolitoan Jordaniako landarediak izan zuen bilakaera ikertzen ari naiz»

Loading player...

«Erabakia hartzea kosta zitzaidan. Gradua amaitutakoan jakintza orokor bat duzu eta ez dizute erakusten atzean zientzia bat dagoenik eta ikerketa lerro konplexu bat dagoenik. Hainbat master egin nituen eta irakaskuntzan aritu naiz. Dena den, beti nuen ikerketaren ideia buruan»

Bere tesiko zuzendarietako batek proposatu zion Jordaniako ipar ekialdean eta neolito aroaren hasieran kokatzen zen ikerketa bat egitea. Bertako landarediak eta klimak garai hartan izan zuen bilakaera aztertzea du jomuga.

«Duela 9000 eta 12000 urte artean atzera eginda, posible zen inguru hartan nekazaritza eta abeltzaintza egitea. Gaur egun oso eremu lehorra da baina orduan ez zen hala. Klima aldaketa nabarmen bat egon zen hotzetik epelera eta horrek biztanleria leku batean finkatzea ekarri zuen. Nekazaritza era abeltzaintza teknika berriak ikasi zituzten eta horri esker, gizarteak dinamika berriak hartu zituen». 

Irailean Jordaniara bidaia egin eta hainbat eguneko egonaldia egingo du bertan Mateosek, bere ikerketarako baliagarriak izango zaizkion laginak hartzeko. «Ehunka lagin aztertzeak fidagarritasuna ematen dio ikerketari eta modu horretan jakin ahal izango dugu garai hartan bertan zein espezie zeuden».

Entzun Andoni Mateosekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa