En directo

Peli Lekuona
Entrevista
Mitxel Lakuntza
ELAko idazkari nagusia

«Ezkerrari eskatzen diogu konfrontatu eta alternatiba erreal bat defenda dezala»

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak konfrontazioaren aldeko apustuan berretsi eta elkarrizketa mahaien «eduki falta» kritikatu du. Zentzu horretan, greba tresna gisa jarri du balioan. Horrez gain, ezkerrari, eta zehazki EH Bilduri, alternatiba erreal bat oposiziotik defenda dezala galdegin dio.

Audio_placeholder

«Ezkerrari eskatzen diogu konfrontatu eta alternatiba erreal bat defenda dezala»

Loading player...
Bilbotik zuzendu zion haren mezua hurrengo lehendakariari Mitxel Lakuntzak
Bilbotik zuzendu zion haren mezua hurrengo lehendakariari Mitxel Lakuntzak (Aritz Loiola | FOKU)

‘Antolatu, borrokatu eta irabazi’ lelopean mobilizatu zen pasa den asteazkenean, maiatzaren lehenean, Iruñea zein Bilbon ELA sindikatua. Bizkaiko hiriburutik mezu zuzena helaraz zion Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak hurrengo Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta NAIZ irratian sakondu du hitz horietan. Aldaketa beharraz mintzo da idazkari nagusia eta horrekin batera, gatazka soziala eta laborala zabalik dela ohartarazi du.

Ezkerrari, eta Eh Bilduri bereziki, oposizio lanak konfrontaziotik egin eta alternatiba erreal bat proposa dezala galdegin dio. Zentzu horretan, herri-akordioak erdiesteko saiakeren antzutasuna azpimarratu du. Konfrontazio eza, eskuinaren, eta zehazki EAJren, interesei men egitea dela dio Lakuntzak.

Konfrontazioa da ELAren posizio politikoa, eta horren aldarri egin du Lakuntzak. Sindikatuak jasotako kritikei ere erantzun die idazkari nagusiak. Parte hartze instituzionaletik eta elkarrizketa mahaietan esertzetik uzta gutxi jaso izan dutela azaldu du eta greba aldarrikatu du tresna gisa.

Zerbitzu publikoen defentsa izan zen maiatzaren lehenean mahaigainean izan zen aldarri nagusietako bat. Zaintza eta osasungintza arloen egoera salatu du Lakuntzak, besteak beste, azpikontratazio maila altua, eta borondate politiko falta ere bai. Inbertsio publikoaren beharra azpimarratu du, publikoa dena denontzako dela argudiatuz.

Jaurlaritza Logoa