En directo

NAIZ Irratia

Donostiako herritarron plaza ekitaldiaz, eta Harrotze Astearen manifestuaz, analisi mahaian

Donostia defendatuz koordinadorak herritarron plaza antolatu du datorren larunbaterako. Horren inguruan mintzatu dira Iratxe Delgado sindikalista eta Xabi Murua ekintzailea; baita Euskal Herrian Euskarazek martxan jarri duen Harrotze Astearen baitan, hainbat kidek plazaratu duten manifestuaz ere.

Audio_placeholder

Donostiako herritarron plaza ekitaldiaz, eta Harrotze Astearen manifestuaz, analisi mahaian

Loading player...
Euskal Herrian Euskarazeko kideak, artxiboko irudi batean.
Euskal Herrian Euskarazeko kideak, artxiboko irudi batean. (Patxi BELTZAIZ | FOKU)

Donostia defendatuz koordinadorak herritarron plaza antolatu du datorren larunbaterako. Herri eragile ezberdinek euren berri emateko aukera izango dute, eta egun osoan zehar hiri ereduaren mapa eratuko da.

Ehiar Egaña Donostia defendatuz koordinadorako kidearekin mintzatu gara, gehiago jakiteko asmoz. Donostiak bizi duena ez da afera samurra, eta horretaz mintzatu dira Iratxe Delgado sindikalista eta Xabi Murua ekintzailea.

Bestalde, Euskal Herrian Euskarazek martxan jarri duen Harrotze Astearen baitan sareetan edukia euskaraz sortzen duten hainbat kidek manifestua plazaratu dute.

Iruñe Astiz, @arkkuso, eta KLAK gazte ahotsako Andrea Gonzalezekin hitz egin dugu, manifestua sinatu duten sortzaileetako bi, hain justu ere. Murua eta Delgado jardun dira, besteak beste, nola ikusten duten euskara eta egungo eduki digitalen kontsumoa, eta zer egin behar den sareetan euskarazko edukia sustatzeko.

Jaurlaritza Logoa