En directo
Julen Orbegozo kazetari eta irakaslearekin batera aztertu dugu hauteskundeen osteko biharamuna. «Irabazle asko, eta galtzaile gutxi ikusi» zituen atzo alderdien emaitzen osteko balorazioan: «EAJn lasaitasun irudia, EH Bildun euforia zintzo bat, eta Elkarrekin Podemosen hileta bat».
Hauteskunde emaitzen inguruan hedabideek ematen dituzten lerroburuez ere aritu da. «Kazetaritza objektiboa ez da existitzen», haren hitzetan, eta nork bere ikuspuntu edo interpretazioa egiten du.
EH Bilduren hazkundeaz, EAJren beherakadaz, gehiengo abertzale zabalaz, eta ezker konfederalaren gainbeheraz aritu da, besteak beste.