En directo

NAIZ Irratia

Mecaner «bideragarria» dela berretsi du enpresa batzordeak

Stellantis multinazionalak Mecaner ixteko borondateari eusten dion bitartean, erakunde publikoei babes eske dihardute langileek. «Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartu behar du honetan», adierazi du Unai Mirasolain enpresa batzordeko kideak.

Audio_placeholder

Mecaner «bideragarria» dela berretsi du enpresa batzordeak

Loading player...
Mecanerren protesta bat
Mecanerren protesta bat (Monika del Valle | FOKU)

Urdulizko Mecaner enpresako zuzendaritzak, joan den irailaren 1ean ezarritako gidoiari jarraituz, enpresa ixteko eta 148 langile kaleratzeko behin betiko asmoa jakinarazi zion enpresa batzordeari. Bien bitartean, euren etorkizuna jokoan duten langileek enpresaren asmoak salatzen jarraitzen dute. Mecanerren jabe den Stellantis multinazioanalk enpresaren itxiera iragartzeko baliatu dituen argudioak oinarririk gabekoak dira enpresa batzordeko kide den Unai Mirasolainen arabera. Bere esanetan, «bakarrik begiratzen dituzte beraien irabaziak. Argi dago Mecaner bezalako enpresa batek etekinak ematen dituela. Stellantis taldeak ere. Hortaz bideragarria dela uste dugu».

Egoera oso zaila den arren, langileek ez dute amorerik ematen eta «instituzio guztietan maratoia egiten» ibili direla azaldu du Mirasolainek. Argi du enpresa batzordeko kideak tokiko agintariek gehiago egin dezaketela ehun langile baino gehiagoren ogibidea bermatzen duen lantegiaren alde, «argi daukagu enpresak berreskuratu behar ditugula. Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartu behar du honetan».

Bideragarritasun plan ekologiko bat aurkeztu diote Lakuako Gobernuari, baina Mirasolainek aitortu du haien jarrera ez dela izan «espero genuena». Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen diote Lakuari. Madrilera begira, berriz, Stellantis multinazioanalari emandako diru-laguntzak eteteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.

Jaurlaritza Logoa