En directo
Jaialdi nagusiarekin alderatuta, Mendi Tourrek beste patxada bat ematen duela aitortu du Elduaienek. «Lanak modu sakonagoan ikusi eta gozatzeko aukera eskaintzen du eta publikoarentzat ea pelikula hauek nola funtzionatzen duten ikusteko bidea ematen digu guri».
Astelehenean eta asteartean iraupen laburreko pelikulak eskainiko dira nagusiki, gai ezberdinekin lotura dutenak eta lehen egunean Mendi Film Bizkaia Ternua 2024 beka jaso duen egitasmoaren aurkezpena egingo da. Elduaienek aurreratu duenez, Nerbioi ibaiaren ur-jauzitik hurbil egindako 900 metroko highlinea du ardatz.
Jaialdiaren aitzakian antolatu den erakusketa baten berri ere eman digu Elduaienek. ‘Harri, orri, ar-katz’ erakusketa egongo da ikusgai Tolosako Aranburu jauregian martxoaren 8tik apirilaren 20ra. Eskalada krokisen erakusketa bat antolatu da eta krokis horien historia, lanak eta egileak ezagutaraztea du helburu. Mundu osoko ilustratzaile eta eskalatzaileen ekarpenekin osaturiko erakusketa da.
Entzun Aitor Elduaien Mateorekin Bigarren Kafean izan dugun elkarrizketa.