En directo

Naiz Irratia

Lan istripuen tasa altuaren atzean dauden gakoak, LAB, ELA eta Hiru sindikatuekin

Prekarietatea, arau-hausteak eta borondate politiko eza dira Hego Euskal Herrian ematen diren lan istripu gehienen jatorria, LABeko Inko Iriarte, ELAko Peio Igeregi eta Hiru garraiolarien sindikatuko Jon Altunaren arabera.

Audio_placeholder

Lan istripuen tasa altuaren atzean dauden gakoak, LAB, ELA eta Hiru sindikatuekin

Loading player...
Ezkerretik eskuinera, Jon Altuna, Peio Igeregi eta Inko Iriarte.
Ezkerretik eskuinera, Jon Altuna, Peio Igeregi eta Inko Iriarte. (Naiz Irratia )

Laneko ezbehar eta lan heriotzei dagokienez, 2023a urte latza izan da, 59 hildako langilerekin. 2024. urte honetan 12 izan dira dagoeneko lan istripu hilgarriak Hego Euskal Herrian. 

Baina zergatik hain beste lan istripu, edo beste modu batera galdetuta, zergatik errepikatzen dira etengabe antzeko jatorria eta ondorioak dituzten istripuak lanean? ELA sindikatuko Peio Igeregik, LABeko Inko Iriartek eta Hiru garraiolarien sindikatuko Jon Altunak ez dute zalantzarik; lan baldintza kaskarrak, segurtasun arloko arau-hausteak eta patronalen zein erakunde publikoen borondate falta daude lan istripuen atzean.

Era berean, bizi duten egoera zailean, euskal nekazariek abiatu dituzten protesten inguruko euren ikuspegia eskaini dute hiru ordezkari sindikalek, Naiz Irratiaren analisi mahaian.

Jaurlaritza Logoa