En directo

Bigarren Kafea

Hasi dira Tolosako Iñauteriak

Audio_placeholder

Hasi dira Tolosako Iñauteriak

Loading player...
Tolosako Plaza Zaharra Iñauteriak hasi berritan
Tolosako Plaza Zaharra Iñauteriak hasi berritan (Goiuri Eceiza)

Gaur eguerdian Aiz-Orratz elkarteko kideek botatako txupinazoarekin hasi dira Tolosako inauteriak. Bigarren Kafean saio berezia egin dugu inauterien hasieraren inguruan eta gaurko egunarekin lotura duten hainbat gonbidatu izan ditugu.

Aiz Orratz elkarteko Julen Gorostiagak eta Imanol Arabaolazak Kabi Alai Kuttun izendapenak suposatzen duena kontatu digute. Kabi Alai elkarteak antolatzen du txupinazoaren inguruko ekitaldia eta haur danborrada eta haur jaialdia antolatzen 50 urte daramatzan Aiz Orratzi aitortza hori egiteko erabakia hartu zuten.

Aurrera kirol elkartearen danborradak ere 50 urte beteko ditu gaur eta elkarteko kide den Jon Iglesiasek urteurren horren bueltakoak kontatu dizkigu. Danborradak hainbeste urte irauteko jende askok lan egin duela aitortu digu eta gaurkoa egun berezia izatea espero du. 

Saioaren bigarren zatian kaleko giroa jaso dugu gehienbat eta Plaza Zaharrean bota den txupinazoa eta plazan gertatu dena zuzenean kontatu dugu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa