En directo
«Bagenuen errealitate birtualaren berri eta bagenekien AEBetan nola ari ziren ezartzen. Aukera bat ikusi genuen adineko pertsonen esparruan. Etxetik edo zahar egoitzatik ezin dute atera. Teknologia honen bidez etxetik atera gabe beste leku batzuetan egon daitezke». Argi zuten merkatu global batean zeudela eta AEBetako enpresen aurka egin nahi bazuten, teknologia horri balio erantsi bat eman behar ziotela.
«Azoka batean genudela, adineko pertsonak guregana hurbiltzen eta errealitate birtuala probatzen hasi ziren. Gustuko zuten eta hor ikusi genuen adin tarte horretak jendearengan fokua jartzea aukera bat izan zitekeela».
«Ongizatea sortzeko aplikazioa eskaintzen dugu. Leku batetik atera gabe, bertatik ateratzeko midua da. Bizipenak berreskuratzekoa ere bai. Teknologia honen bidez lehenengo pertsonan bizitzen duzu esperientzia. Pelikula bat ikusten duzunean besteei gertatzen zaizkienak ikusten dituzu eta hemen zuri gertatzen zaizkizu gauzak».
Entzun Iñaki Aranbururekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.