En directo

Bigarren Kafea

«Kazetaritzaren funtsean enpatiak egon beharko luke»

 

Audio_placeholder

«Kazetaritzaren funtsean enpatiak egon beharko luke»

Loading player...

Duela hilabete batzuk argitaratu zuen Jon Artano Izetak ‘Juana’ eleberria. Tene Mujika saria irabazi zuen proposamenetik abiatuta idatzi du kazetari zestoarrak 1937an Bilbotik ihesi Kolonbiara joan zen familia bateko alabaren historia harrigarria baina helduleku horrez gain, beste hainbat hari muturri tiraka ere jardun da Bigarren Kafean.

2016tik 2019ra EITBko korrespontsal modura aritu zen Latinoamerikan eta handik bueltan eszedentzia hartuta ekin zion ‘Anderik Ande’ egitasmoari. Andeetako mendilerroak ukitzen dituen herrialdeetan barnako bidaia egin zuen hainbat hilabetez. Artanok argi zuen bere tesia:
«Euskal herrik historia hurbila ez dela euskal herriko mugetan kabitzen; gure mugetatik kanpo esandakoak edo egindakoak badirela gure historiaren parte».

Bidaia hartan izan zuen Juanaren historiaren berri eta hasieratik harrapatu zuela aitortu du Artanok. «Geruzak kendu ahala gero historia harrigarriagoa topatu dut. Tragedia handiak ulertzeko modurik onena adibide pertsonalak edo bakanak hartzea da».

Korrespontsal baten lanaz eta idatzi duen liburuaz aritu da Jon Artano Izeta Bigarren Kafean.



Jaurlaritza Logoa