En directo

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: Holokaustoa, goi mailako moda, amodioa eta deabruak

Hauek aste honetan egin ditugu zine gomendioak. Pantaila handian: ‘La zona de interés’ eta 'Cuando acecha la maldad’. Pantaila txikian, ‘Cristobal Balenciaga’ eta 'La isla Bergman’. 

Audio_placeholder

Zine gomendioak: Holokaustoa, goi mailako moda, amodioa eta deabruak

Loading player...
La zona de interes, Balenciaga, Cuando acecha la maldad, La isla Bergman filmeko fotogramak
La zona de interes, Balenciaga, Cuando acecha la maldad, La isla Bergman filmeko fotogramak (NAIZ irratia)

La zona de interés,  Jonathan Glazer

Canneseko Zinemaldian estreinatu zen unetik hainbat kritikarik maisulantzat definitu zuten Glazerren azken filma. 

Hasi aurretik aitortu behar da Jonathan Glazerk zinean oso landuta dagoen gai bat aukeratu duela, baina aukeratu duen ikuspuntuak egiten du interesgarri. La zona de interés Alemaniako kontzentrazio esparru batetara eramango gaitu, baina alemaniarren ikuspuntutik.  Alegia, zer egiten zuten kontzentrazio lan esparruan lan egiten zuten alemaniarrak gero etxera, familia girora, itzultzerakoan?  

 

Cuando acecha la maldad, Damián Rugna

Argentinako herri txiki batetan kokatuta, bi anaik gaixorik dagoen, eta deabrua barruan daukan gizonezko bat aurkituko dute. Hortik aurrera, eta beldurrezko generoan  ohikoa den bezala, deabrua gutxinaka-gutxinaka pertsonaia ezberdinetan gorpuzten hasiko da.

Damián Rugnak zuzenduta, filma Sitgesen estreinatu eta jaialdi kataluniarra irabazi zuen. Aste batzuk beranduago Donostiako Terrorezko Astean ere izan genuen, eta lehen saria lortu zuen. Nik Terrorezko Astean ikusi nuen eta mota honetako filmak gustuko dituen ikusleek asko-asko gozatuko duen film bat dela esango nuke.

La isla de Bergman, Filmin

Ingmar Bergman zine zuzendaria bizi izan zen Faro irlara doazen bikote artista bat da  filmeko protagonista.  Egunak eta asteak igaro ostean, bikoteak lanaren, bien arteko amodioaren eta bizitzaren inguruan hausnartuko dute.

2021ean estreinatuta, 'La isla de Bergman'  Mia Hansen Love zinemagile frantziarraren azken aurreko lana da. Bi maila ezberdinetan egiten du lan filmak. Lehenik eta behin, eta Bergman bera aitzakia hartuta, artearen eta sorkuntzaren inguruko diskurtso bat dauka. Beste aldetik, Hansen Loveren zinema gizatiarra da oso, eta bikote honen arteko harremana izango da pelikularen barneko gai nagusia.

 

Cristobal Balenciaga, Diseny + 

1895ean jaio zen Balenciaga Getarian. Aita arrantzalea zen eta  ama jostuna, haren ondoan ikasi zuen Cristobal Balenciagak orratza erabiltzen.   Telesailak Parisera eramango gaitu, 1939an hasi eta 40 hamardaka kontatuko dizkigu. Hain zuzen, Balenciagak egindako bidea laburtzen ditu telesail honek 6 kapitulutan. 

Loreak, Handia, La trinchera infinita filmeko sortzaileak daude proiektu honen atzean: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga. Gidoia idazten, Lourdes Iglesias donostiarra izan dute ondoan, harena izan zen proiektua abiatzeko ideia.

 

Jaurlaritza Logoa