En directo

Estitxu Pinatxo

Urtarrilaren 8tik 14ra bitarteko musika efemerideak

Gramofonoa 4x12

Audio_placeholder

Urtarrilaren 8tik 14ra bitarteko musika efemerideak

Loading player...
David Bowie
David Bowie (David Bowie)

Urtarrilaren 8an hiru izen haundi. 1935koan Elvis Presley jaio zen. Bi urte beranduago Shirley Bassey. Eta 1947an David Bowie. Bowieren kasuan gainera, bere heriotzaren urteurrena ere gogoratuko dugu, 2016ko urtarrilaren 10ean zendu baitzen.
1941eko urtarrilaren 9an, protesta kantuaren emakumezko adierazlerik handiena jaio zen: Joan Baez.
Eta egun berean, baina 3 urte beranduago Led Zeppelin taldeko gitarjole ikonikoa: Jimmy Page.
Bertze musikari handi bat zorionduko dugu. Urtarrilaren 9an, 54 urte bete zituelako Tonino Carotonek.
Eta etxekoen artean, urtarrilekoa baita ere, 11koa zehazki, Olatz Salvador.
Aste honetako efemerideen artean, baita ere, disko bikain bat. Johnny Cashek Californiako Folmoseko kartzelan zuzenekoan grabatutakoa: “At Folsom Prison”.

Jaurlaritza Logoa